Berrirakurtzen: 11 saio, 11 galdera

Kulturaldia birposta: Post hau jatorriz  (08/27/15)
Kulturaldia, Donostia culture & fun aldizkarian atera zen

berrirakurtzen

Berrirakurtzen egitasmoa 2014ko martxoan jarri zuen abian Beñat Sarasola eta Jon Benitok osatutako Memory Dump kolektiboak. Udazkenean hasiko diren saio berrien zain gaudela, hona hemen Beñati egindako elkarrizketa txiki bat. Testua gazteleraz ere irakurri daiteke.
1. Gaur arte, zein izan da zikloaren ibilbidea?
Guztira 11 saio egin dira, beti gonbidatuak hautatutako hizkuntzan (euskaraz edo gazteleraz) eta beti Donostiako Koldo Mitxelenan, salbuespen batekin: Jakoba Errekondok eginiko saioa Alderdi Ederren izan zen, Cervantes plazan.
2. Oraindik ezagutzen ez dutenentzat, zer da Berrirakurtzen?
Hilero norbait gonbidatzen dugu liburu bat hautatu eta hura oinarri saio bat egiteko. Saioak erabat libreak dira, norberak erabakitzen du formatua: hitzaldia, performancea, kontzertua, bideoa… Perfil ugaritako gonbidatuak ekartzen ahalegintzen gara, denak ere guretzat interesgarriak direnak eta halako jaidura artistiko-literarioa dutenak.
3. Zein izan zen formatu (edo ez-formatu) honen abiapuntua?
Literatur jarduera ohikoetatik (hitzaldiak, literatur klubak…) aparte beste mota batetakoak eskas genituela iruditzen zitzaigun eta formatu berri horrekin aproba egin genuen. Hertsiki profil literarioa ez duen jendeak ere liburuekin ze harreman duen jakin nahi genuen, beste esparru ugaritan bezala, literatur munduan ere endogamiarako joera dugulako. Oso pozik gaude zikloaren emaitzarekin.
4. Zeintzuk ziren hasierako beldur eta kezkak?
Formatua oso irekia da, eta hori abantaila dela iruditzen bazaigu ere, beti dago inkognita ea gonbidatu bakoitzak nondik nora joko duen. Guk behar teknikoak asetzen saiatzen gara eta hortik aurrera gonbidatuak hautatzen du ordu betez zer egin. Hasieran batez ere, gonbidatu askok ere, erreferentziarik gabe, ez zuten erraza izan. Irekiera horrek, baina, ezohiko saioak edukitzeko aukera ematen digu.
5. Espero zenutena eta gertatu ez dena…
Guk ere nahiko airean genituen espektatibak eta, egia esan, ez genuen ezer zehatzik aurreikusten. Publikoa bezala hasi ginen ia zikloarekin, birjin.
6. Eta espero ez zenutena, baina gertatu dena…
Agian ez genuen espero publiko fidel-fidelik edukitzea, pentsatzen genuen gonbidatu bakoitzak bere publikoa ekarriko zuela. Neurri handi batean hala da baina badugu taldetxo bat ia saio guztietara etorri dena. Pozgarria da gonbidatua edonor delarik ere, zikloaren ideiarekin bat egiten duen jendea ikustea.

Rafa Berrio releyendo

7. Ahaztu ezingo duzun saio bat…
Ez genuke zehazki bat edo bestea nabarmenduko nahiko. Saio gogoangarri bat baino gehiago egon da egia esan.
8. Jendeari gehien gustatzen zaiona…
Alde batetik, aurretik aipatutako irekiera hori, saio bakoitza bakan bihurtzen duena. Bestetik, gonbidatu bakoitzak zein liburu hautatzen duen eta liburu hori berera nola ekartzen duen ikustea. Sarri, asko esaten du liburuaz baina baita gonbidatuaz ere.
9. Eta hizlariei gehien gustatzen zaiena…
Zerbait beregiz sortzea erronka ederra izaten da gonbidatuentzat, ez da ohiko enkarguzko lan baten modukoa edo aurretik egindako emanaldi baten errepikapena. Lana eskatzen du haientzat, noski, baina era berean oso emankorra izaten da.
10. Kurtso berriari begira, helburu berriak…
Nahiko genuke beste saio bereziren bat egin, akaso KMtik kanpo ere bai, ikusiko dugu posible den.
11. Eta scoop-en bat ematerik bai?
Laster emango dugu ezagutzera urte amaiera arteko programa. Arte eszenikoetatik datozen bi gonbidatu daudela nabarmenduko nuke, orain arte gutxi izan ditugulako.
Anuncios

Acerca de bookhunterblog

Blog sobre literatura. https://bookhunterblog.wordpress.com
Esta entrada fue publicada en euskaraz, repost kulturaldia y etiquetada , , , . Guarda el enlace permanente.

5 respuestas a Berrirakurtzen: 11 saio, 11 galdera

  1. Fernando dijo:

    Zorionak!, Amaia.
    Por el post y, sobre todo, porque ¡hoy es el día de tu cumpleaños!
    Por la mañana el post, por la tarde la travesía a nado de la isla, sol, brisa, buena mar, 29 años el día 29…que pases un gran día.
    Zorionak!

    Me gusta

  2. oihartzun dijo:

    Egun bat beranduago nik ere Zorionak eman nahi dizkizut Amaia, muxu bat!

    Me gusta

  3. Pingback: Eskerrik asko 2015, Ongi etorri 2016 | bookhunterblog

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s