Koldo Mitxelena “locus amoenus” bilakatu zenean

locus amoenus 03

Kulturaldia birposta: Post hau jatorriz  (05/13/15)
Kulturaldia, Donostia culture & fun aldizkarian atera zen

“Paisaiaren murmurioa” erakusketa osatzen duten margo, instalazio eta argazkiez inguratuta, poesia eta musika entzuteko aukera izan nuen atzo. Koldo Mitxelenako erakusketa aretoa locus amoenus bilakatu zen. Klasikoek idealizatzen zuten toki atsegina.
Koldo Mitxelenako erakusketa aretoa locus amoenus bilakatu zen atzo arratsaldean, klasikoek idealizatzen zuten toki atsegina. “Paisaiaren murmurioa” erakusketa osatzen duten margo, instalazio eta argazkiez inguratuta, poesia eta musika entzuteko aukera izan genuen, Literaktum jaialdiaren barne antolatutako emanaldi honetan.
Aurkezpenean Jose Luis Padrónek azaldu zuenez, ardatz nagusia, locus amoenus, hiru gai zehatzetan banatuko zen: errealitatea, hau da, natura eta honen handitasuna; lorategia, plazerra eta pozbidea, edertasuna; eta azkenik, gizakia, gure kezka sakonenak. Gai bakoitzari dagozkion poesiak Teresa Calok eta Ekain Perezek (John Berkhout indie-folk taldeko abeslariak) irakurri zituzten, eta Jon Elizaldek musika lerro batzuk tartekatu zituen, beti haize-instrumentuak erabiliz, beti poemaren doinutik eta piztutako emozioetatik abiatuta. Besteak beste, Joxean Artze, Arantza Aldalur, Joseba Sarrionaindia edo Jon Benitoren hitzak entzun ziren, elkarrizketa poetiko baten modura.
Maite ditut
maite
geure bazterrak
lanbroak
izkutatzen dizkidanean
Joxean Artze (Usurbil, 1939), « Geure bazterrak »
Ibai, etxe eta zuhaitzak
trenetik behatzean,
jartzen dira biraka
nire txikitako oroimenak.
Arantza Aldalur (Azkoitia, 1963), « Trenez bidaiatzen »
Nekez uzten du bere sorterria
sustraiak han dituenak.
Joseba Sarrionaindia (Iurreta, 1958), « Sustraiak han dituenak »
Jendea ez da zuhaitza
bere lurrari betiko lotzeko.
Jon Benito (Zarautz, 1981), « Pueblo »
locus amoenus 01
Ez da erraza poesia emanaldi bat erakargarria izatea, jendea ez aspertzea”, aitortu zuen Jose Luis Padrónek, Jon Obesorekin batera emanaldiaren antolatzailea dena. Helburu nagusia interesatzen zaizkien hainbat poeten kreazioak biltzea eta aurkeztea izan zela azaldu zuen -“bilduma oparoa egiten saiatu gara” eta emanaldia bera “modu xume apalean” egitea nahi zuten, “ahots ederrekin baina deklamatu gabe”. Gainera, aukeratutako poeta gehienak gazteak direla azpimarratu zuen, esaterako, lehen aipatutako Jon Benito (1981ean jaioa), Castillo Suarez (1976), Leire Bilbao (1978) edota Beñat Sarasola (1984). Honek, bere hitzetan, “euskal poesiak oinarri sendoa duela, baina jarraipena ere baduela” erakusten du.
Gaur, toki berean eta ordu berean, beste emanaldi batekin gozatzeko aukera izango dugu, oraingoan gazteleraz. Eta larunbatean “picnic poetikoaren” txanda izango da, aurreko urteetan bezala, poesia Urumeako bazterretara gerturatu nahi duen ekitaldian. Honetan ere locus amoenus da gai nagusia. “Aurtengo Literaktum jaialdiko ardatzetako bat da, eta ondo dago, koherentzia bat ematen dio”, adierazi zuen Antonio Casado da Rochak, larunbateko saioaren antolatzailea, atzo Koldo Mitxelenara entzule bezala gerturatu zena.
Kasu honetan lekua, paisaia, hiria eta naturaren inguruko poesiak irakurriko dituzte (euskaraz eta gazteleraz) Eli Tolaretxipi, Susana Benet eta Rikardo Arregik. Casado da Rochak aurreratu zuenez, Tolaretxipik argitaratu gabeko poemak irakurtzeko asmoa du Donostiari buruzkoak hain zuzen ere.
Anuncios

Acerca de bookhunterblog

Blog sobre literatura. https://bookhunterblog.wordpress.com
Esta entrada fue publicada en euskaraz, repost kulturaldia y etiquetada , , , . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s