Toki bat, liburu bat: Koldo Mitxelena eta La rueda de la vida

Koldo Mitxelena Kulturuneak 20 urte bete ditu eta urteurrena ospatzeko hainbat ekintza antolatu dute egun hauetan. “Liburu bat, istorio bat” jarduera horietako bat da: guretzat garrantzitsua izan den liburua hautatzeko aukera ematen digu, eta beste irakurleekin partekatzeko.
Hiru era daude liburuak hautatzeko: Instagram erabiliz liburuaren argazki bat igo, proiektuaren helbidera (liburubatistoriobat@gmail.com) bidali, edo zuzenean Koldo Mitxelenan dagoen harrera-lekura gerturatu. Dagoeneko gehien aipatu diren liburuak? Le Petit Prince eta Cien años de soledad. Irakurleok aukeratutako liburuen bilduma fisikoa eskuragarri egongo da azaroaren 20tik aurrera.
liburu bat istorio bat“Liburu bat, istorio bat” kanpainaren harrera-lekuan Miren zegoen atzo arratsaldean. Bisitariek bere arreta eskatzen ez zuten uneetan, La rueda de la vida irakurtzen zuen, bizitza eta heriotzari buruzko liburua. Elisabeth Kübler-Ross da liburuaren egilea, eta Chicagon bizi den Mirentxu izeneko pertsona baten gomendioa da. Bere senarra hil zenean, egoera pairatzen lagundu zion liburu honek.
Zein da zure bizitzako liburua? Eta atzetik dagoen istorioa? Parte hartu!
Anuncios

Acerca de bookhunterblog

Blog sobre literatura. https://bookhunterblog.wordpress.com
Esta entrada fue publicada en euskaraz, un sitio un libro y etiquetada , , , . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s