Sarako Idazleen Biltzarra

Atzo, apirilaren 9an, bookhunterblog Iparralderantz abiatu zen, Pazko Astelehenean Sarako herrian ospatzen den Idazleen Biltzarra ezagutzera. Sara, zer esanik ez, ikusgarria zegoen, udaberriko egun eguzkitsu batean. “Bukoliko” hitza derrigorrezkoa bihurtzen da horrelako parajea deskribatzeko.
Biltzarra 1984an antolatu zen lehen aldiz, eta hortik aurrera urtero egiten da, jatorrizko helburu berarekin: Euskal Herrian bizi edo Euskal Herriari buruz idazten duten idazleak biltzea. Irakurleak ere gerturatzen dira, noski, argitaletxe desberdinek herriko polikiroldegian jartzen dituzten standak ikustera.
Liburuak gainetik irakurtzeko, idazleekin hitz egiteko, eta erositako aleetan autoreen sinadurak lortzeko aukera emateaz gain, Biltzarrak jardunaldi programa betea dauka.
Atzo, Euskaltzaindiak lau argitalpenen berri eman zuen, Gazteluma Sariaren irabazlea bere liburuaz mintzo zen, eta Biltzarreko sariak banatu ziren, Jakintza elkarteari eta Pierre-Paul Berzaitz musikagileari. Berriki argitaratutako beste hamar liburu ere aurkeztu ziren, saiakerak gehienak.
Durangoko Azokan egon den bisitaria berehala konturatuko zen Sarako Biltzarrean eskaintza ez zela hain zabala. Argitaletxe, babesle, hedabide, eta izenburu kopuruak txikiagoak dira. Baina Sarako Idazleen Biltzarrak bestelako gertutasuna dauka bere alde, bestelako lasaitasuna eta etxekotasuna.
bookhunterblog-ek, kuxkuxean ibili ondoren, hiru liburu hauek aukeratu zituen:
Aurtengo Gazteluma sariaren irabazlea -Peio Jorajuriak, Otalatzek jaso du, Jaun Martin eleberriarekin. Aitor deitzen da protagonista, eta Jaun Martinen enpresan lan egiten du. Laster bere jabea ezagutzeko aukera izango du, “abenturazko” istorio bati hasiera emanez.
“Maiatz” aldizkariaren azkeneko alea – 54. zenbakia dagokio 2012ko apirileko aleari. Euskal literatura argitaratzen du “Maiatz”ek, gehienbat (baina ez bakarrik) Iparraldeko sortzaileena, aldizkarian eta baita liburuetan ere. 1982an hasi zen bere ibilbidea, “Literatura bizirako” egiteko xedearekin.
Haurrentzako proposamen politaEuria ari duenean Leire Salaberriaren lana da, Pamiela argitaletxearen izenburua, eta 2010. urteko Haurrentzako albumak sortzeko Etxepare sariaren irabazlea. Epaileek eguneroko gauzen poesia azpimarratzeko era goraipatu zuten: kolore, forma, eta hitzekin.
Anuncios

Acerca de bookhunterblog

Blog sobre literatura. https://bookhunterblog.wordpress.com
Esta entrada fue publicada en euskaraz, ferias, viajes literarios y etiquetada , , . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s