Udaberria, liburu berriak (post irekia)

Udaberrian natura guztiz eraberritzen da. Egunero lore eta hosto berriak ikusten ditugu. Egunak luzatzen doaz eta giroa epeltzen da. Neguan nolabait lo egon diren kolore eta usainetaz berriz ere jabetzen gara. Naturarekin batera, gauza berriak egiteko gogoa pizten zaigu.
Eta udaberria liburu berriak deskubritzeko momentu aproposena ere izan daiteke. bookhunterblog, “kreatiboago” edo “eraginkorrago” aholkuak proposatzen dituzten zerrenda horietatik abiatuta, dekalogo txiki hau eskaini nahi die bere irakurleei udaberri honetan liburu berriak deskubritu ahal izateko:
1. Teorian irakurri dituzun liburu horietako bat aukeratu: Madame Bovary, Ulysses, El Quijote, Gizona bere bakardadean… Eta, oraingoan, osorik irakurri.
2. Oraindik gutxi ezagutzen duzun pertsona bati bere liburu gogokoena zein den galdetu, eta irakur ezazu. Ondoren elkarrekin komentatu.
3. Zure auzotik urruti dagoen liburutegi batera joan zaitez eta bertako liburu berrien artean bat aukeratu. Auzotik bueltatxo bat emateko aprobetxatu.
4. Haur bati bere ipuin gustukoena kontatzeko eska iezaiozu. Gero ipuin hori bilatu, eta umearen bertsioarekin konparatu. Zein nahiago duzu?
5. Inoiz joan ez zaren liburudenda batera sar zaitez. Pixka bat kuxkuxean ibili eta liburusaltzaileari zerbait gomendatzeko eska iezaiozu.
6. Liburu-klub baten kide izateko izena eman. Zure inguruan ez duzula liburu klubarik ezagutzen? Ba bat sortu familiakin, lanekoekin, klasekideekin…
7. Lagun baten etxean zaudela, bere liburutegia begiratu eta normalean irakurriko ez zenukeen liburu bat aukeratu: best-sellerra, saiakera, nobela arrosa…
8. Zure hirian girotua dagoen eleberria aukeratu, mapa batean tokirik garrantzitsuenak apunta itzazu, eta liburuan oinarritutako ibilbide bat egin ezazu.
9. Bigarren eskuko liburu bat bilatu: denda batean, azoka txikian, book crossing puntu batean… eta parke edo plaza batera eraman ezazu.
10. Poesia liburu bat irakurri. Antologia ez dena. Merezi du. Benetan.
Eta zuek, bookhunterblog-eko irakurleek? Udaberri honetan liburu berriak deskubritzeko asmoa ba al duzue? Hemen azpian, iruzkin bezala, non, norekin edo nola egingo duzuen azaldu dezakezue.
Anuncios

Acerca de bookhunterblog

Blog sobre literatura. https://bookhunterblog.wordpress.com
Esta entrada fue publicada en euskaraz, participativo y etiquetada , . Guarda el enlace permanente.

Una respuesta a Udaberria, liburu berriak (post irekia)

  1. oihartzun dijo:

    Udaberri honetan Isaac Rosaren “La mano invisible” irakurtzen ari naiz, protagonistak langileak dira eta lanean dihardute. Egileak berak, liburuaren hitzaldi-solasaldia eskainiko du Donostian apirilaren 19an iluntzeko 19:30ean Udal Liburutegiko zaharreko ekitaldi aretoan.
    Bestalde, interes handia dut laister kaleratuko den Ramon Saizarbitoriaren “Martutene” eleberria irakurtzeko.

    Me gusta

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s