Trueba berria eta Zinema Corner

Joan den irailaren 8an Trueba zinemak, berriz ere, ateak zabaldu zituen. Donostiako zinezaleen artean ezaguna izan da beti Trueba, filme ez komertzialak jatorrizko hizkuntzan programatzeagatik. Baina zinefilo amorratuenek ere eskertuko dituzte Truebak egindako berrikuntzak: gelen itxura eraberritu (koloreak, argazkiak…), soinua hobetu, pantailak aldatu, eta eserleku erosoagoak erosi dituzte.
Hobekuntza guzti hauekin autore zineman interesa duten pertsonak erakartzen jarraitu nahi dute; filmak pantaila handian ikusteari garrantzia ematen diotenak, hain zuzen ere. Eta zinemara joateko esperientzia denboran luzatzeko helburuarekin, Trueba azpian Zinema Corner taberna berria zabaldu da, lehen Pans&Company kadenako jatetxe batek okupatzen zuen lokalean.
bookhunterblog Zinema Corner tabernaren aurretik pasa zen aste honetako arratsalde eguzkitsu batean, kanpoko terraza jendez gainezka zegoenean, eta barruan liburuak zeudela ikusi zuen.
Izan ere, zinemari buruzko liburu-bilduma txiki bat sortu dute zinemaz betetako taberna txiki honetan. Paretak filmen kartelekin daude dekoratuta, mural batean zineman ikus daitezkeen hainbat filmen kritikak zintzilikatu dituzte, eta pantaila batean zinema munduko azken berriei lotutako informazioa eskaintzen da.
Liburu asko Donostiako Zinemaldiaren argitalpenak dira: ziklo tematikoen katalogoak badaude, zuzendari edo pelikula desberdinei buruzko monografikoak, hainbat herrialdeen zinemari buruzko saiakerak… bookhunterblog-ek begirada bat bota eta hiru liburu hauek topatu zituen:
Zinema industria bat – Estatu Batuetakoa, munduko potenteenetarikoa, alegia: Antología del cine norteamericano 1976. urtean argitaratu zuen Marymar argitaletxeak, baina oraindik ere ez du interesa galdu. Zineman aditua eta Texas-eko unibertsitatean irakaslea den Donald E. Staples-ek sinatzen du.
Zinemaldi bat – Donostiakoa, 1950 eta 60ko hamarkadetan: San Sebastián. Un Festival, una historia (1953-1966) Euskadiko Filmategiak argitaratu zuen 1989an eta José Luis Tudurik sinatzen du. Gogoeta, pasadizo, eta argazkiekin Donostiako Zinemaldia urrezko garai honetan nolakoa zen erakusten digu.
Zinemagile bat – Javier Aguirresarobe, argazki-zuzendari ezaguna: En el umbral de la oscuridad ere Euskadiko Filmategiaren argitalpena da, 1995. urtekoa. Eibarren jaiotako argazki-zuzendariaren estiloa azaltzen ahalegintzen da, hainbat adibide (“Beltenebros”, “La madre muerta”…) eta elkarrizketa luze batekin.
Anuncios

Acerca de bookhunterblog

Blog sobre literatura. https://bookhunterblog.wordpress.com
Esta entrada fue publicada en cafeterías, euskaraz y etiquetada , , . Guarda el enlace permanente.

2 respuestas a Trueba berria eta Zinema Corner

  1. Ionifaif dijo:

    Y yo que pensaba que Donosti no tenía ná de ná…Tambor de oro para bookhunter!

    Me gusta

  2. maiteletu dijo:

    polita!pans & company baino interesgarriagoa, seguru….

    Me gusta

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s