Hemen ere, bigarren eskuko liburuak salgai

Donostian bigarren eskuko liburuak erosteko dauden aukerei buruz idatzi ondoren, pertsona batek baino gehiagok Belartzako Emaus Elkarte Kooperatibaren EkoCenter zentroa (Auzolan kalea, 44 – mapa ikusi) bisitatzea gomendatu zion bookhunterblog-i, bai blogean komentarioak utziz baita zuzenean ere.

Horrela izanda, joan den asteko arratsalde euritsu batean, ateak ixteko ordua gertu zegoela (20.00etan ixten dute), bookhunterblog Belartzara joan zen eta bertan, altzairu, arropa eta bestelako bigarren eskuko gauzen artean, liburuak topatu zituen: liburuz betetako armairu erraldoia, itxura industrialeko instalazioaren pareta oso bat okupatzen zuena eta, alboan, liburuz estalitako mahaiak.
Klasikoak, eleberriak, manualak, saiakerak, kolekzioak, antzerkia… Denetatik dago Belartzan. Eta ziurrenik liburuak orden zehatz bat jarraituz antolatu dituztela, baina ordena asmatzea ez da erraza; argibide bezala, “novela” edo “novela rosa” bezalako inskripzioak duten kartel pare bat bakarrik daude. Beraz, “saltseatzeko” toki aproposa da, minutu batzuk bertan pasatzeko eta etxera liburu zahar batzuekin bueltatzeko.

EkoCenter-en liburuak bilatzen ari zirenen artean, denetarik zegoen: gurasoekin etorritako haurrak, altzairuak ikustera etorritako familiak, bildumagile itxurako helduak… Izan ere, armairu zehatz batean aintzinako liburuak daude, altxor txikiak. bookhunterblog-ek ez zuen kurioseatzeko nahi beste denbora eduki, (itxiera-ordua gertu zegoen eta), baina hiru liburu hauek aukeratzeko bai, behintzat:
Izena duen guztia omen da – Euskal Mitologia: Kutxak 2006. urtean argitaratu zuen liburu hau, Elena Odriozolaren 24 irudi jasotzen dituena, Euskal mitologiari buruzko artikulu luze batekin eta pertsonaia eta istorio nagusiei buruzko informazioarekin batera.
Los detectives salvajes – Roberto Bolaño: 2003. urtean hil zenetik, Txileko idazlea gaztelerazko literaturako izenik garrantzitsuenen artean dago. Kasu honetan, akzioa Mexikon gertatzen da, 70eko hamarkadan, eta “infrarrealismo” deritzon mugimenduaren omenaldi bezala irakurri izan da.
El gran Circo – María Molinari: 1960. urtean “Colección Popular Literaria”ren barnean argitaratutako liburua. 12 pezeta balio zuen garaian, eta nahiz eta gaur egun pixka bat garestiago izan, askorentzat liburu honek ekartzen dituen oroitzapenak ia ordainezinak izango dira.
Anuncios

Acerca de bookhunterblog

Blog sobre literatura. https://bookhunterblog.wordpress.com
Esta entrada fue publicada en curiosidades, euskaraz, librerías y etiquetada , . Guarda el enlace permanente.

5 respuestas a Hemen ere, bigarren eskuko liburuak salgai

  1. Luistxo dijo:

    Lau kaja libururekin joan nintzen duela hiru urte edo Emausera, opari utzi nituen bertan… Akaso hor egongo dira batzuk, ez nekien zentro honen berri, eskerrik asko bookhunter 🙂

    Me gusta

    • Gure etxean ere gauza asko eman dizkiegu Emausekoei, nire anaiak behin aitaren bizikleta zaharra eman ondoren damutu zen eta berreskuratzen saiatu ginen, baina dagoeneko salduta zegoen!! Enfin, bigarren eskuko istorioak…

      Me gusta

  2. Altair dijo:

    Batzuetan liburu interresgarriak prezio egokian aurkitzen dira.

    Me gusta

  3. Pingback: Liburu zaharrak eta bestelako “gauze onak” | bookhunterblog

  4. Pingback: Editorial Nerea, una apuesta por la calidad | bookhunterblog

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s