Pernan Goñirekin irakurtzen

Joan den asteburuan, bookhunterblog Pernan Goñirekin elkartu zen irakurtzeko, Bilboko Termibus geltokitik gertu dagoen tabernan. Pernan (Oñati, 1969) Leioara joan zen Arte Ederrak ikasteko, eta gaur egun Bilboko Alde Zaharrean bizi da. Marrazkilaria da (gehienbat) eta duela pare bat aste liburu berria aurkeztu zuen, Alokairuan / Horror Morror, Garako GAUR 8 gehigarrian argitaratutako komikien bilduma.
“Komiki batean dena da bat, marrazkia eta testua”, dio Pernanek. “Asko gustatzen zaizkit marrazkiaren nortasuna edo lenguaia kolokan jartzen duten komikiak”. Bere liburuan ere, komikiaren metalenguaiarekin jokatu du: azkeneko lau orrietan ebakigarri bat dago, eta bineta baten zirriborroa, Horror Morror etxearen “backstage”-a erakusten duena. Liburuaren bineta batzuk dagoeneko Pernanen blogean ikus daitezke.

bookhunterblog: Asko irakurtzen duzu? Komiki asko?
Pernan: Ez dut asko irakurtzen, egia esan behar badut. Komiki asko, bai. Batez ere aldizkariak: El Jueves, TMEO… eta Interneten ere asko irakurtzen dut, sarean bakarrik argitaratzen diren gauzak. Orain Odio irakurtzen ari naiz, Peter Bagge amerikarraren bilduma. 80-90 hamarkadetako komikia da eta elkarrekin bizi den gazte talde baten istorioak kontatzen ditu. Negozio ilun asko dituzte, Seattle rolloan, oso “grunge”…
b: Zein liburudendetan eskuratzen dituzu komikiak, edo zein liburutegietan?
P: Bilbon, Joker liburudendan, -Anti liburudendan, eta Zinco liburudendan. Batzuetan La Casa del Libro-ra ere joaten naiz, edo Fnac-era, baina Fnac ez zait asko gustatzen. Bidebarrietako liburutegira joaten naiz normalean, etxetik oso gertu dagoelako. Donostian, Koldo Mitxelenara joaten nintzen. “Engantxatuta” nengoen. Liburuak ikusi ahal izateko ez dituzu eskatu behar, eta niri gustatzen zaidana liburuak ikustea da, irudiak begiratzea… Inork ez zuen pentsatzen, “¿Qué pasa con este friki?”.
b: Non irakurtzen duzu?
P: Asko irakurtzen dut ohean, lokartu baino lehen, deskonektatzeko. Baina ordenadorean, Interneten, ere asko irakurtzen dut. Facebook-en eta Twitter-en komikilari asko ditut eta zerbait berria jartzen dutela ikusten badut, begiratu egiten dut. Beharbada komikiaren eta fantzinearen munduan modelo aldaketa bat gertatzen ari da, 90eko hamarkadako “old school” modeloa atzera uzten ari gara: paperak eta tabernek gero eta garrantzia gutxiago daukate, eta Internetek gero eta garrantzia handiagoa.
b: Ba al dago libururen bat eragin berezia izan duena zugan?
P: Eduardo Mendozaren liburuak asko gustatzen zaizkit. Sin noticias de Gurb oso liburu bisuala iruditzen zait, komiki bat irakurtzea bezala da. Beharbada Mendozaren El laberinto de las aceitunas, literarioki hitz egiten, hobea da, hitz joko asko daude, esaldiak sortzeko era oso konplexua da, eta barre asko egiten duzu hizkuntza erabiltzeko moduarekin… Istorioa ere nahiko komikoa da, Espainiako 70eko hamarkadan gertatzen da, Trantsizioan, eta pertsonaiek puntu “kinki” bat dute.
b: Eta ba al dago komikiren bat pentsarazi dizuna: “hau nik idatzi behar nuen”?
P: Asko, asko. Azkenekoa Scott Pilgrim seriea izan da. Irakurtzen duzu eta marrazten hasteko gogoak pizten dizkizu, pilak jartzen dizkizu. Gazteen istorioak kontatzen ditu, baina XXI. mendeko istorioak dira, manga puntu batekin… Protagonista Kanadan bizi da eta 23 urte ditu, oso pertsona geldoa da baina neska arraro bat ezagutzen du eta honen zazpi ex-bikotekideei aurre egin behar die. Askotan hil egiten ditu eta beste gauza bat bihurtzen dira, edo bat-batean dena pixelatzen da, bideojoko bat balitz bezala… Hemen ere asko jokatzen da lenguaiarekin eta metalenguaiarekin.
b: Komiki batean, zer da garrantzitsuena zuretzat, marrazkia edo testua?
P: Dena bat da, marrazkia eta testua. Asko gustatzen zaizkit marrazkiaren nortasuna edo lenguaia kolokan jartzen duten komikiak, metalenguaia nolabait erabiltzen dutenak. Nire liburuan ere hori egiten saiatu naiz, eta liburuak 4 orri gehiago izan behar zituela esan zidatenean, ebakigarri bat gehitzea erabaki nuen, eta bineta baten zirriborroa, Horror Morror etxearen “backstage”-a erakusten duena, pelikula baten “making-off”-aren modura. Irakurleak liburuan pentsatu duzula nabaritzea gustatzen zait.
b: Nola sortu zen liburu hau argitaratzeko ideia?
P: Liburua argitaratzeko Eusko Jaurlaritzaren laguntza bat jaso dut, difusiorako laguntza, liburu hau Garako GAUR 8 gehigarrian larunbatero argitaratutako komikien bilduma bat da eta. Azken bi urte eta erdian atera ditudan komiki onenen bilduma da, ni nahiko irregularra naizelako, aitortzen dut. Istorio asko pisu partekatuetan bizitzean izan ditudan esperientzia errealetan oinarritzen dira, eta benetako pertsonaia batzuk agertzen dira… Liburua euskaraz, Alokairuan tituluarekin, eta gazteleraz, Horror Morror tituluarekin argitaratu dut. 7 euro balio du eta TMEO fantzineak banaketarekin lagundu dit.

Anuncios

Acerca de bookhunterblog

Blog sobre literatura. https://bookhunterblog.wordpress.com
Esta entrada fue publicada en euskaraz, leyendo con y etiquetada , , , . Guarda el enlace permanente.

3 respuestas a Pernan Goñirekin irakurtzen

  1. Pernan Goñi dijo:

    Eskerrik asko! Musu handi bat, Amaia! Muak!

    Me gusta

  2. Pingback: -Anti, una librería crítica | bookhunterblog

  3. Pingback: Leyendo en… Musika Parkean | bookhunterblog

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s